Anti-paf eta asma

Molekula-mota asko ari dira ebaluatzen asma bronkitikoaren tratamenduan. Erreakzio alergikoan bitartekari diren molekulen sintesia inhibitzeko gauza diren substantziak dira interesgarrienak.

Emaitza itxaropentsuak lortu dira “leukotrizinaren” produkzioan giltzarri diren entzimak paralizatuz eta “plaketen aktibaziorako faktore” edo PAF-ari kontra eginez; hauek espasmo bronkitikoa eragiteko bi agente garrantzitsu baitira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila