2004/06/01
199. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Asiaren erdialdeko biztanleak jatorriz kaukasiarrak
Hezurdura batzuetako DNA mitokondriala aztertuta, Kazakhstaneko biztanleak jatorriz arraza kaukasiarrekoak direla ikusi dute.
Duela 1.500 eta 3.300 urte bitarteko laginak aztertu dituzte; eta, antza denez, zaharrenek Mediterraneo aldeko aztarnetan aurkitu izan den DNA bezalakoa dute. USGS Europaren erdialdeko biztanleak jatorriz arraza kaukasiarrekoak zirela ondorioztatzeko, berriz, beste aztarna batzuk ere izan dituzte kontuan; hala nola, Txinaren mendebaldean badirela duela bi mila urteko momia ilehori batzuk, eta bazela hizkuntza europar bat Asiaren erdialdean, dagoeneko desagertuta dagoen arren. Asiaren eta Europaren arteko pasabide naturala izanik, ohiko migrazio-bidea izan da bi kontinente horien artean, eta, horregatik, ikerketarako leku aproposa da Kazakhstan. |
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.