2000ko Medikuntza Nobel saridunaren biografia
1923ko urtarrilaren 25ean jaio zen Uppsalan, Suedian, eta Lund Unibertsitatean doktoratu zen 1951n. Goteborg Unibertsitateko Farmakologia Departamentuan 30 urte egin ondoren irakasle emeritu izendatu zuten 1989an. Hamaika sari jasotako gizona da, horien artean Max Planck Psikiatria Institutuaren Urrezko Kraepelin-Medaillie 1997an.