Artoaren parasito baten genomarekin lanean

Artoaren parasito baten genomarekin lanean
2006/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: C. Basse)

Ustilago maydis onddo parasito bat da, eta artaburuetan hazten da. Izan ere, artotik jasotzen du behar duen elikagaia, eta ugaltzeko ere beharrezkoa du.

Bada, parasito hori hobeto ezagutu nahian, genoma sekuentziatu diote; eta funtzio ezagunik gabeko proteinak kodetzen dituzten hainbat gene-multzo aurkitu dituzte. Hain zuzen ere, hamabi gene-multzo. Eta gene-multzo horietako zazpi parasitatze-prozesuarekin lotuta daudela uste dute.

Antza denez, parasito horren genomak ez du ia antzik beste parasito batzuen genomekin, hala nola toxinak edo entzimak erabiltzen dituztenekin; beraz, artoa infektatzeko oso bestelako estrategia bat erabiltzen duela uste dute ikertzaileek.

1
226
2006
12
002
Genetika; Biologia; Botanika; Biokimika
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila