Azken hamar urteetan sobietarren Yenera untziak Artizarren irudi laranja bidali digute. Martitzen kasuan bezala, metal-oxidoei leporatzen zitzaien kolore laranja hori. Hala ere, ikerlari-talde sobietar/amerikar batek egindako argazkien azterketa berri batek aditzera eman duenez, Artizarren benetako kolorea beltza omen da eta orain arteko kolore laranja eguratsaren interferentziari zor zaio.