Eta istripuak saihestea. Horiexek dira irudiko robotaren zeregin nagusiak. Japoniako sare elektrikoan jadanik erabilgarria da matxurak konpondu edo atzeman, linea berriak instalatu eta zaharrekin konektatu edo zaharrak ezezta ditzakeen robota. Ikerketa zentruen eta industriaren arteko lankidetzaren eredu berria bilakatuko da, zalantzarik gabe.
Horren funtzionamendua erraza da: langilea garabiaren goialdean ezarrita dagoen kontrol-gunean eseritzen da eta bertatik higiarazten ditu robotaren beso artikulatuak. Bestela esanda, langilearen zeregina robotari aginduak ematera mugatzen da eta ondorioz, ez du behe- edo goi-tentsioko lineekin zuzeneko kontakturik izan behar.
Robotak lanean eman dituen hilabeteetan erdira ekarri da sare elektrikoko langileen istripu-kopurua. Robotaren erabilpenak bestelako abantailik ere badu. Izan ere, konponketak eta instalazio berriak egiten ari direla, ez da sare elektrikoaren funtzionamendua eten behar.