Arriskuaren aurrean bakardadean

Azken urteotako garapen azkarra ikusita, osasun-ikerlariak harriturik eta kezkaturik azaldu dira. Garapenaren abiaduraz eta honek sor ditzakeen bigarren mailako ondorioez kezkatuta, hain justu. Frantziako Osasunaren eta Medikuntzaren Garapenerako Institutuak, INSERM delakoak, osasun-tekniken garapenari buruzko txostena plazaratu zuen Martxoan, polemika horri buruzko datu berriak eskainiz.

Merkatuaren eskakizun-maila altuegia dela eta osasun-teknika berriak merkaturatzeko orduan jasaten duten presioaz mintzo dira ikerlariak.

Merkatuaren eskakizun-maila altuegia dela eta osasun-teknika berriak merkaturatzeko orduan jasaten duten presioaz mintzo dira ikerlariak. Zehazki, tratamendu berriek izan ditzaketen ondorioak egiaztatzerik ez dutela izaten salatu dute ikerlariek. Institutuko Jean Rosa ikerlariak adierazi zuenez, “osasun-teknikek ate asko zabaldu dizkigute. Aitzitik, atearen atzean zer dagoen begiratzeko astirik ez dugu izan eta, halabeharrez, bertatik eramaten ditugu gure pazienteak. Zoritxarrez, ezin ditugu ohartarazi ez baitugu tratamendu berrien arrisku potentziala ezagutzen”.

INSERMek plazaratu berri duen txostenak hiru tratamendu-multzo nagusi bereiztu ditu: geneetan oinarrituriko terapia, organo-transplantea eta inplantazioak. Hiru multzootan kontraindikaziorik zehaztea lortu bada ere, ondorioen nolakotasuna ez da oraindik ezagutzen. INSERM Institutuko bozeramaileek esan dutenez, txostenaren helburua ondorio posibleen deskribapen xehetua egitea baino ikerlariak ohartaraztea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila