Arrantza gutxiago eta arrain gehiago

Itsasoan gero eta zapo gutxiago izateak kezkatu egin ditu Bretainiako arrantzaleak. Horregatik arrain handiak baino harrapatzen ez dituen sarea prestatu dute eta arrain gazteek hazteko aukera izango dute. Teorikoki sare honen bidez % 5 gutxiago jasoko dute, baina hemendik bospasei urtera % 30-50 gehiago harrapatuko dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila