Arrainen kalitate-labela

Joan den martxoan merkaturatu ziren ekoziurtagiria duten lehen bi itsas produktuak: Australiako mendebaldeko arroka-otarraina eta Tamesis ibaiko sardinak. Nazio Batuen arabera arrantza-baliabide baliotsuenen % 60 gainustiaturik daude. Ekoziurtagiriak MSC zigilua eramango du eta kontsumitzaileek erositako arraina arrantza-baliabideak errespetatuz arrantzatu dela jakin ahal izango dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila