Arrainen argi gorria

Arrainen argi gorria
2008/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: BMC Ecology)

Alemaniako Tübingen Unibertsitateko ikertzaileek zenbait arrainen argi gorriaren fluoreszentzia erakusten duten irudi batzuk jaso dituzte. Gutxienez 5 familia eta 16 generotako 32 arrain-espezie identifikatu dituzte. Horrek agerian uzten du argi gorriaren fluoreszentzia itsasoko arrainetan ere arrunta dela.

Argi gorria berezkoa dute arrain horiek, ez dute ur-azaletik jasotzen. Izan ere, itsasoko urak eguzki-izpien kolore gorria xurgatzen du, eta, hortaz, kolore hori ez da gai 10 metro baino gehiagoko sakonerara iristeko.

Argi gorriaren fluoreszentziak arrainen komunikazioan edo beste arrainen erakarpenean lagun dezakeela uste dute ikertzaileek.

1
247
2008
11
002
Biologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila