Arrainek landare-haziak sakabanatzen laguntzen dute

Arrainek landare-haziak sakabanatzen laguntzen dute
2008/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Omnitarian)

Brasilgo Pantanalen, arrainek zeresan handia dute landare tropikalen haziak zabaltzean. Zientzialariek ikusi dute arrainek landare-haziak jaten dituztela, eta digestioa egin ondoren askatu eta zabaldu egiten dituztela. Prozesu hori euri-garaiekin bat dator.

Baso tropikaletako euri-garaietan, zingiretako urak igo egiten dira. Hala, haietan bizi diren arrainak ere lehen iristen ez ziren lekuetara iristen dira. Era berean, euri-garaiarekin bat eginez, zuhaitz eta landareek haziak askatzen dituzte, eta haziak zingiretaraino iristen dira. Arrainek jan eta kaka egitean, sakabanatu egiten dituzte. Horrela, haziak zingira-hondoan jalkitzen dira. Euri-garaia bukatu eta urek atzera egiten dutenean, hazi horietatik landareak jaiotzen dira, eta basoa hedatu egiten da horrela. Arrainek funtzio hori ere betetzen dutela kontuan izanda, zientzialariek uste dute gune hartako kontrolik gabeko arrantzak eragina izan dezakeela baso tropikalen ekosisteman.

1
241
2008
4
020
Ekologia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila