Arrainak sakonean

Arrainak sakonean
2008/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: ORI)

Japoniako eta Ingalaterrako biologo-talde batek errekor bat lortu du itsaspean: arrainak filmatu dituzte orain arteko sakonera handienean. Irudiak 7.700 metrora hartu dituzte, Japoniako fosan. Ozeanoa Ikertzeko Tokioko Institutuak martxan jarri zuen Hadeep proiektuaren parte da lana. Helburua da zona hadala ikertzea, hau da, 6.000 metrotik beherako itsaspeko eremua, zona abisalaren azpitik dagoena. Zaila da arrainak sakonera horretan aurkitzea, elikagai gutxi eta presio oso handia baitute, eta oso eremu txikia baita populazio endemikoak izateko. Hala ere, 17 aleko talde bat filmatu dute; ikertzaileek esan dute beharbada familia oso bat izango dela.

1
247
2008
11
021
Biologia
Berriak labur
11
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila