Arrain transgenikoak

Purdue Unibertsitateko bi ikertzailek arrain transgenikoen ale bakar batek populazio oso bat suntsi dezakeela ondorioztatu dute. Ikerketarako Oryzias latipes Japoniako arrainari hGH giza genea txertatu diote; hGH hazkunde-erritmoa eta tamaina kontrolatzen duen hormonaren genean dago. Gene hori duten arrainak lehenago iristen dira heldutasun sexualera eta askoz arrautza gehiagojartzen dituzte. Abantaila horri esker, hGH genea oso azkar zabalduko da arrain-populazio osoan zehar eta, denbora gutxiren buruan, populazioaren jatorrizko material genetikoa desagertu egingo da.

Baina arrain transgenikoak eta arrain "normalak" alderatuta, lehenengoen bi herenak soilik irauten du bizirik heldutasunera arte. Ondorioz, hGH genearen zabaltzeak populazioaren txikitzea dakar eta, muturrera joaz, populazioaren desagertzea ere bai beharbada. Hipotesia egiaztatzeko ikertzaileek ordenagailu bidezko simulazioa egin zuten: simulazioan 60 ale transgeniko 60.000 arraineko populazioari gehitu zitzaizkion. Ereduak iragarritakoaren arabera, 40 belaunalditan populazioa desagertu egin zen. Arrain transgeniko bakarrak ere efektu berbera izan dezake denbora nahikoa emanez gero.

Egindako aurkikuntza garrantzitsua da, hGH genea izokinetan frogatzen ari baitira Britainia Handiko zenbait ikerketa-talde.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila