Arrain handiek etorkizun iluna

Nature aldizkariak kaleratu duen analisiaren arabera, azken 50 urteetan arrain harrapari handien % 90 desagertu egin dira itsasoetatik. Ezpata-arrainak, kuliskak eta marrazoak desagertzear omen daude eta gaur egungo atunak, bakailaoak, arraia gastakak eta platuxa latzak ez omen dira lehengoak adina hazten.

Arrantza-teknologia berriekin azkeneko arraina ere harrapatzen dela diote artikulua argitaratu duten ikertzaile kanadarrek. Ikerketa lau plataforma kontinentaletako eta bederatzi sistema ozeanikotako arrain handien komunitateak aztertuz egin dute.

Arrain handien biztanleria berreskuratzeko zenbait proposamen ere egin dituzte. Kasu batzuetan, harrapaketak gutxienez erdiraino jaitsi beharko liratekeela diote eta, horretaz gain, gune babestu handietan arrantza debekatu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila