Arrain garbitzaileen diplomazia

Arrain garbitzaileen diplomazia
2008/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Richard Ling/Eskubide batzuk erreserbatuta)

Labrido garbitzailea (Labroides dimidiatus) arrain tropikal bat da, eta beste arrain batzuk garbitzetik bizi da. Sinbiosi-mota bat da; beste arrainentzat zikinkeria dena labridoarentzat janaria da, eta, beraz, bientzat da ona garbiketa-lana. Bestalde, sinbiosiaren ezaugarri garrantzitsu bat da beste arrainek ez diotela eraso egiten garbitzaileari. Eta adituek aurkitu berri dutenaren arabera, hori ez da labridoarekin bakarrik betetzen, baizik eta garbiketa gunearen barruko espezie guztiekin. Inork ez dio inori eraso egiten.

Australiako Queensland Unibertsitatean egin dituzte esperimentuak hori baieztatzeko. Arrain harrapariak eta harrapakinak nahasi dituzte bi akuariotan, eta bietako batean labridoa ere sartu dute. Labridoa duen akuarioan arrainen arteko jazarpen gutxi izan da, eta jandako arrainik ez. Adituek ez dakite zergatik aldatzen den harraparien jokabidea garbitzailearen aurrean, baina uste dute labridoak berak hartzen duela parte aldaketa horretan.

1
247
2008
11
010
Zoologia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila