Arrabioek kontatzen dakite

Arrabioek bi hodi aukeran dituztenean, bata bi eulirekin eta bestea hirurekin, hiru eulidun hodira jotzen dute. Esperimentu horrek frogatzen du arrabioek bi kopuru txiki bereiz ditzaketela.

J. R. Aihartza

Lau objektu baino gehiagoko frogetan, ordea, kale egin zuten arrabioek. Benetan deigarria da hori, haurrek eta tximinoek ere ez baitute asmatzen halakoetan. Bereizten duten objektu-kopurua mugatuta dago; dirudienez, kopuru horretatik gora ez dira gai objektu guztiak aldi berean kontrolatzeko.

Hala ere, burmuinaren funtzionamenduari dagokionez, arrabioek eta haurrek edo tximinoek ez dituzte era berean bereizten kopuruak. Zientzialariek ez dakite nola egiten duten bereizketa arrabioek; litekeena da bolumenaren arabera edo euli gehiagok zarata handiagoa ateratzen dutelako egitea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila