Metal-kantitate txikiak gehituta, armiarma-sarea are eta gogorragoa egin daitekeela ikusi dute
Armiarma-sarea zetazkoa da, eta zeta hori altzairua baino gogorragoa da. Alemaniako zenbait fisikarik orain ikusi dutenez, are gogorragoa egin daiteke, metal-kantitate txikiak gehituta.
Horretarako, ikertzaileek dietilzink, trimetilaluminio eta titanio isopropoxido metalen ioiak txertatu dituzte zetazko armiarma-sarearen zuntzen proteina-egituretan. Mekanismoa ez dute zehatz-mehatz ezagutzen. Uste dute atomo metalikoek proteina-molekulak beren artean lotzen dituztela. Normalean, hidrogeno-atomoek osatzen dituzte armiarma-sarea osatzen duten molekulen arteko loturak. Litekeena da prozesu horretan hidrogeno-lotura horiek zertxobait ahultzea, eta, hortaz, atomo metalikoak gune horietan sartu eta lotura sendoagoak osatzea. Nolanahi ere, ikusi dute zeta hori metalik gabeko zeta baino zortzi aldiz gogorragoa dela.