Armiarma-espezie berri bat aurkitu du Bardeetan, Gabriel de Biurrun biologo iruindarrak. Bi sexutako 21 banako aztertuta deskribatu du espezie berria. Licronidae familiakoa da, eta Agroeca istia jarri diote izena.
Nafarroako armiarmen dibertsitatea eta banaketa aztertu ditu de Biurrunek, bere doktoretza-tesian. Horretarako, laginak hartzen aritu da, urtebetez, hamabost egunean behin, hiru eremu geografiko eta klimatiko desberdinetan: Kintoan, Erreniegan, eta Bardeetan.
Hala, espezie berria aurkitzeaz gain, Nafarroarako 124 aipamen berri ere egin ditu. Eta jasotako informazioa mapen bidez sarean erakusten duen tresna bat eta makrofotografia-sistema bat ere garatu ditu, armiarmen ikertzaile eta zaleentzat baliagarri izan litezkeenak.
Elhuyarrek garatutako teknologia