Arkauten IDEASA enpresak dituen laborategietan gauza bitxia gertatu da. Saamen arrazako hiru urte t'erdiko aker bat ernalketa artifizialerako prestatzen ari zirenean, titiak handitzen hasi zitzaizkion.
110 kg pisatzen zuen animalia honek, ez zuen ahuntzak estaltzeko ahalmenik galdu eta gainera esnea ematen hasi zen. Hilero 60 ahuntz estaltzeko gai den aker honek, bi litro t'erdi esne ematen ditu hasten denean.
Bertako albaitarien eritzian aldaketa honen arrazoia hormonala da. Ez da uste, beraz, aldaketa kromosomikoa gertatu denik.