Arizonako antilopeak arriskuan

Arizonako Sonora basamortuan egiten dituen pilotu-praktikak direla eta, EEBBetako Armadak arriskuan jarri du bertan bizi den antilope-mota baten biziraupena.

EEBBetako Itsas Armadaren erakundeak talde ekologista batek jarritako auziari aurre egin beharko dio hurrengo hilabeteetan. Pilotu-praktikak desagertzear dagoen antilope mota arraro bat bizi den desertuan egiten ari dira eta ekologisten arabera, iharduera honek animalien bizia arriskuan jartzen du.

Arizonako Sonora desertuan 100 pronghorn antilope bizi dira eta mota honetako beste 300 daude Mexikon. Ihaz Defenders of Wildlife taldea Sonoran burutzen diren lehergailuen eztandak geldiarazten saiatu zen, baina Armadak bere ohizko ariketak egin zituen. Ekologistek argudiatzen dutenez, soinuak animaliak estresatu eta ikaratu egiten ditu eta oreinkumeak, ihes egitean, beraien amengandik banatuta gelditzen dira.

1994ko amaieran 22 pronghorn antilopeei koilare batzuk jarri zizkieten eta hauetatik zortzi baino ez dira bizi gaur egun.

Itsas Armadak ez dio jaramon handirik egin datu hauei. Bozeramaile batek esan duenez, pilotu-praktikak ingurugiroaren osotasunerako onak dira, honei esker erreserba honetan ez direlako industri-iharduera poluitzaileak martxan jarriko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila