Argiztatzeko diodo organikoak, geroz eta gertuago

Argiztatzeko diodo organikoak, geroz eta gertuago
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Diodo organikoek ohiko bonbillek baino energia gutxiago kontsumitzen duten arren, ez dira komertzializatzen, garestiegiak direlako. Diodo horiek egiteko prozesua asko merkatuko duen teknika garatzen ari dira, ordea, Princetongo Unibertsitatean --New Jersey--.

Diodoek argi urdina, gorria eta berdea igortzen dituzten materialak nahasten dituzte argi zuria lortzeko. Baina, argi urdina igortzen duen materiala beste biak baino azkarrago degradatzen denez, denborarekin argiak kolore horizta hartzen du. Akats hori konpontzeko, material fluoreszente bat erabili dute argi urdina sortzeko. Biek ala biek elektroi kitzikatu batek erlaxatutakoan askatzen duen argia jasotzen dute; baina material fluoreszenteak ehunka aldiz azkarrago jausten den elektroiaren argia balia dezake. Berezitasun horri esker, espero dute diodo organikoak produzitzeko merkeagoak eta iraupen luzeagokoak izango direla.

Argi gorria eta berdea igortzen duten diodo organikoek ohiko bonbilla batek baino 10 aldiz iraupen luzeagoa dute, batez beste, 10.000 ordu inguru. Baina badago zer hobetu, diodo urdinak ordu-kopuru horren erdira besterik ez baitira iristen.

1
221
2006
6
034
Materialak
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila