Caenorhabditis elegans zizareak argi ultramoreari antzematen dio, nahiz eta begirik ez izan. Oso zizare ikertua da C. elegans, laborategiko animalia-eredu baita; baina, begirik ez duenez eta oso nerbio-sistema sinplea duenez, ikertzaileek uste izan dute ez duela argiarekiko sentikortasunik. Hala ere, uhin-luzera handiko argi ultramorearekin (UVA) argituz gero, zizarea mugitu egiten da, argi horretatik ihes egiteko. Ikertzaileek uste dute animalien begien egituraren eboluzioaren ikerketan zeresana izan dezakeela aurkikuntza horrek.