Argi-izpien errotazioa

Argi-izpien errotazioa
2006/05/01 | Elhuyar

Italiako fisikari batzuek errotazio optikoa aztertu dute laborategian, hau da, argi-izpiek eremu magnetiko bat zeharkatzen dutenean errotatzeko duten ahalmena neurtu dute. Errotazio hori oso efektu txikia da, gradu baten bilioiren batzuetakoa besterik ez, baina fisikariak angelu txiki hori ere neurtzeko gai dira. Nolanahi ere, esperimentuak hutsean egin dituzte, eta errotazioa izateak adierazten du huts horretan detektatu gabeko partikulak egon litezkeela. Are gehiago, ziurgabetasun-printzipioaren arabera hainbat partikula sor litezke hutsetik, eta, fisikarien ustez, argi-izpien errotatzeak adieraz lezake horrelakorik gertatu dela.

1
220
2006
5
020
Fisika
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila