Ardoaren onuraren sekretua

Iparraldeko Karolina Unibertsitateko Minnie Holmes-McNary ikertzaileak ardoaren propietate onuragarriak aztertu ditu eta, dirudienez, gakoa mahatsaren resberatrol deritzon konposatuan dago.

Konposatu horrek zelulen heriotza programatuta eragiten du, hain zuzen. Minbizi-zeluletan aipatutako heriotza ez da behar bezala gertatzen eta, ondorioz, gaitza garatu egiten da.

Resberatrolak, ordea, NF-kappa B proteina -zelulen heriotza galarazten duena- blokeatu egiten du eta zenbait minbiziri aurre egiten lagun dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila