Microsoftek berrikuntzaren bat aurkeztean, Apple ere inguruan ibili ohi da. G4 berriak aurkeztu ditu Steve Jobs-ek eta hauek ere profesionalak txundituta utzi dituzte. 750 Mhz-eko abiadurako prozesadorea izango dute G4 berriek besteak beste. Baina berrikuntza nagusia ekipo guztiek izango duten SuperDrive unitatean dago. Unitate honekin CDak zein DVDak graba edo irakur daitezke.