Nazio Batuen Unibertsitateak (UNU) Europako Batzordearentzat egindako azterketa baten arabera, Europako etxetresna elektriko ertainen % 25 eta handien % 40 soilik biltzen dira, berreskuratzeko eta birziklatzeko. Aparatu elektroniko eta etxetresna elektriko txikien kasuan (ile-lehorgailuak, mp3-irakurgailuak eta abar), zifra horiek okerragoak dira. Salbuespenak baldin badaude ere, horien birziklatze-maila % 0tik gertu dago. Txostenaren arabera, bilketa-tasa txiki horiek kontsumitzaileen kontzientziazio eskasaren ondorio dira, hein handi batean.