Antilopea ere arriskuan

Kazakhastango antilopea arriskuan dago. Legez kanpoko ehizak jarri du mehatxupean.

Kazakhastango antilopea arriskuan dago. Ez da albiste bera plazaratzen den lehen aldia, baina TRAFFIC erakundeak eman dituen azken datuen arabera, oraingoa baino egoera larriagorik ez da inoiz gertatu. Legez kanpoko ehizak jarri du mehatxupean antilopea.

Ehiztariek gauaren ilunpean egiten dute lan eta zenbaitzuk diotenez, bertako agintarien babesa ere badute. Duela lau urte, 10 milioi antilope inguru bizi zen iparraldeko estepan. Gaur egun, ordea, Kazakhastango taigara mugatzen da bere bizilekua; halaber, antilope-kopurua milioi bat alekoa baino ez da.

Antilopearen ehizak helburu nagusi bat du: animalien adarrak; goiko irudian azaltzen den ale ederrak harro erakusten dizkigun adarrak, hain zuzen. Txinako merkatura bideratzen dira adarrok eta han medikuntzan erabiltzen dituzte nagusiki.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila