Antilaser bat garatu dute

Antilaser bat garatu dute
2011/04/01 | Elhuyar

Argi koherentea emititu ordez (laserrak bezala), argi koherentea xurgatzen duen gailu bat garatu dute Yale Unibertsitateko fisikariek; antilaserra. Taldeak iazko udan argitaratu zuen ideiaren oinarri teorikoa, eta orain egin dute gailua. Laser izpia bitan banatu, eta bi izpiak kontrako norabidean gune berera bideratzen dituzte. Gune horretan, bi izpien arteko interferentzia suntsitzailea eragin, eta argia xurgatzen da. Xurgatutakoaren energia bero edo elektrizitate bihurtzen du. Laser izpi bat desagerrarazten duen tresna bat da, azken batean, eta horregatik aplikazio asko izan dezake iragazki edo babesle bezala.

1
274
2011
4
010
Fisika
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila