Granisetron farmako antiemetikoa --gorakoen kontrako botika-- larruazalpean emanda, zain barnetik emanda lortutako antzeko kontzentrazioak lortzen dira odolean. Hori frogatu dute Nafarroako Unibertsitate Klinikako espezialistek egindako saio kliniko batean. Larruazalpeko tratamenduak aukera berriak eskaintzen ditu. Erraza eta erosoa da etxez etxeko zerbitzuetarako, eta baita gaixoarentzat eta haren zaindarientzat ere. Gainera, txikitu egiten da trebatutako espezialistekiko mendekotasuna.