Animalien identifikazio elektronikoa

ROBOTIKER zentro teknologikoak Euskal Herriko behiak eta ardiak elektronikoki identifikatzeko TRANSPONDER (TRANSmiter and resPONDER) sistema garatu du. TRANSPONDER material biobateragarriz inguratuta dago eta elikagaiekin nahastuta irensten dute animaliek. Sistema errumenean (animalien urdailetako bat) geratuko da eta, irrati uhinen bidez, animalia bakoitzak dagokion identifikazio-kodea igorriko du.

Oraingoz, Arabako landetxe bateko 300 ardiri ezarri diete TRANSPONDER sistema baina laster Euskal Herri osora zabalduko delakoan daude asmatzaileak, bi urte barru nahitaezkoa izango baita Europan aziendaren identifikazio elektronikoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila