Animalia basatien salerosketa uste zena baino handiagoa da

animalia-basatien-salerosketa-uste-zena-baino-hand
Arg. Mabel Amber/Pixabay

Azken kalkuluek agerian utzi dutenez, munduko ugaztunen bost espezietik ia bat saldu eta eros daiteke bizitza basatiaren merkatuan. Alegia, orain arte uste zena baino % 40-60 handiagoa da salerosketaren dimentsioa.

Science aldizkariak argitaratutako ikerketan, aztertu dute zer nolako eragina duen basabizitzaren salerosketak hegaztien, ugaztunen, anfibioen eta narrastien 31.745 espezietan. Emaitzen arabera, gehiago eragiten du hegazti eta ugaztunetan besteetan baino, eta bereziki eragiten die mehatxatuta dauden espezieei. Ikertzaileek adierazi dute uste zena baino handiagoa dela salerosketak munduko biodibertsitatean duen inpaktua, eta basabizitzaren salerosketaren aurkako neurriak hartzeko deia egin dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila