Andromeda galaxian zulo beltza

Orain dela gutxi arte, Andromeda galaxiak bi nukleo edo gune zituela uste zen, baina duela gutxi egoera bitxi horren zergatia esplikatu ahal izan da. Frantzian Lyon-go unibertsitateko eta CNRSko astronomoek, Andromedako zentru aldean izarrek dituzten higidurak aztertu dituzte.

Asaldatutako higidurak direnez, inguru hartan masa-kontzentrazio ikaragarria dagoela salatzen dute. Izarrek ez dute puntu argitsuenaren inguruan biratzen; bigarren mailako argi-punta baten inguruan baizik. Fenomeno hori eragiten duen zulo beltzaren masa, Eguzkiarena baino 70 milioi aldiz handiagoa dela uste da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila