Amiamoko zuriak goseak jota

miamoko zuriak goseak jota daude. Denbora luzez egiten ari den hotzak eta dagoen lehorteak asko murriztu dute intsektu- eta zizare-kopurua.

Alemaniako Schleswig-Holstein-eko amiamoko zuriak goseak jota daude. Denbora luzez egiten ari den hotzak eta dagoen lehorteak asko murriztu dute intsektu- eta zizare-kopurua. Bestalde, oso anfibio eta igel gutxi dago ur-putzuetan; hauek lehor eta ongarriz beterik bait daude. Gainera, arratoia bi urtean ugari izaten baldin bada ere, hirugarrenean eskasia izaten da.

J.R. Aihartza

Amiamokorik gehienak atzerapenaz itzuli ziren Afrikatik, ipar haizeek hegazti hauen migrazioa oztopatu zutelako. Maiatzaren bukaeran 220 amiamoko-bikotetik % 15 falta ziren artean.

1989.ean Bergenhusen herriaren eskualdean 20 kume hil ziren goseak jota beren habietan. Euri-ezarekin batera, merkatal aprobetxamendurako zelai askotan egin zen drenajea izan zen faktore negatiboena.

Aurten antzeko faktoreak gertatzen ari dira eta ikerlarien arabera lehorteen efektu negatiboak lurra urik gabe edukitzearen ondorio besterik ez dira. Bergenhusen-en hegaztiei arrainez osaturiko dieta osagarria ematen hasi zaizkie.

Baina, laguntza hau ezin da epe luzera mantendu. Alemaniako naturaren babes-federaziokoa den Kai-Michael Thomsen-ek dioenez: zelai heze gehiago behar ditugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila