Alzheimerraren hirugarren eragilea

Alheimer gaixotasuna gero eta ugariagoa da gure artean. Diagnostiko-bidez atzemandako gaixotasunaren agerpen desberdinetan zein genek eragiten duen aztertzen dihardu makina bat ikerlarik eta oraintxu, hirugarren eragile bat detektatzea lortu da. 14. kromosoman aurkitu dute S182 proteinazko genea eta lehen hipotesien arabera, alzheimer-kasuen %70 horrexek eragina da. 1992. urteaz geroztik horren bila ari zen nazioarteko ikerlari-talde bat eta jadanik bidearen arrastoa atzeman dute. Edonola ere, bidea urratzen segitu beharko dute, S 182 proteinaren funtzioak eta gaixotasunaren jatorrian duen eragina argitzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila