Alzheimerrarekin lotutako beste 11 gene identifikatu dituzte

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

alzheimerrarekin-lotutako-beste-11-gene-identifika
Alzheimerrean eragina duen molekula batekiko elkarrekintza. Arg. Nafarroako Unibertsitatea

Orain arte boluntario gehien bildu dituen ikerketan, alzheimerren gaixotasunarekin erlazionatutako beste hamaika gene identifikatzea lortu dute IGAP nazioarteko proiektuko ikertzaileek.

Zehazki, hamabost herrialdetako 74.046 pertsonen genoma aztertu dute, bai alzheimerra dutenena, bai osasuntsuena, eta proiektuan CIMA Ikerketa Mediko Aplikaturako Zentroko eta Nafarroako Unibertsitate Klinikakok ikertzaileek ere parte hartu dute. Haietako batek, Pau Pastorrek, azaldu duenez, identifikatutako gene horietako batzuen funtzioa alzheimerrean asaldatuta dauden mekanismo molekular batzuekin erlazionatuta dago, hala nola beta-amiloide peptidoaren ekoizpena eta transmisio sinaptikoa. “Identifikazio horri esker, itu potentzial berriak aurkitu daitezke gaixotasuna sendatzea helburu duen ikerketa farmakologikorako", gehitu du Pastorrek.

Nature Genetics aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila