Aluminioa supernoba-kopurua zenbatesteko

Aluminioa supernoba-kopurua zenbatesteko
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: HSTI Center)

Esne-bideko supernoba-kopurua zenbatetsi dute aluminioaren isotopo erradiaktibo bati esker. Ikerketa Max Planck Institutuan egin dute, Garching-en (Alemania).

Ikertzaileek aurkitu dutenez, supernobetan aluminio-26 atomoak sortzen dira, baina, isotopo ezegonkorrak direnez, berehala desegiten dira, eta prozesuan gamma izpiak askatzen dituzte. Gainera, ikusi dute gamma izpi horiek galaxiaren barnealdetik datozela. Izan ere, Esne-bidearen barnealdean espiralaren abiadura handiagoa da, eta, ondorioz, gamma izpien argi-espektroa modu jakin batean lerraturik iristen zaigu.

Horrela ondorioztatu dute aluminio-26 isotopoa uste zen baino oparoagoa dela gure galaxian, nahiz eta ohiko aluminio-27 isotopo egonkorraren aldean hutsaren hurrengo izan. Gero, informazio horrekin, gure galaxiako supernoba-kopurua zenbatetsi dute. Emaitza koherentea denez aurreko beste ikerketa batzuetan modu ez-zuzenean ateratako ondorioekin, ontzat eman dute.

1
220
2006
5
003
Astrofisika; Astronomia
Berriak labur
2
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila