Altitude-marka

Boeing etxeak eginiko Condor izeneko abioiak, altitude-marka jarri du. Abioi hau automatikoa da (piloturik ez du, alegia) eta oso osorik konpositez egina dago. 60 m-ko hegal-zabalera du, hiru besoko bi helizek propultsatzen dute; helizeei 175 zaldiko sei zilindroko turbomotoreek eragiten diete.

Condora 20.362 m-ko altueraraino iritsi da. Aurreko marka Mario Pezzi pilotu italiarrak jarri zuen 1938.ean Caproni biplano batez 17.083 m-raino iritsi zenean.

Condora behaketa zibil eta militarretarako abioi automatikoa da eta altitude handiak edota hegaldi luzeak behar direnean erabiliko da: mugen zaintza, ikerketa meteorologikoa, kartografia, errekonozimendua, etab.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila