Alkoholarekin edo gasolinarekin berdin dabilen autoa

Gol Total Flex autoak berdin funtzionatzen du gasolinarekin, etanolarekin edo bi erregaien edozein nahasterekin. Hainbat sentsoreri esker, autoa gai da zein erregai duen detektatu eta motorraren funtzionamendua egokitzeko. Autoa Volkswagen etxeak jarri du salgai 8.000 eurotan, Internetez bakarrik. Salmenta-kanpaina Brasilen hasi dute, han oso hedatuak baitaude etanola erabiltzen duten autoak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila