Alemanian onartutako lege baten arabera, derrigorrezko bihurtuko da ontzien birziklapena. Ontzi-hondakinak biltzeak % 90era iritsi beharko du 1995eko uztailaren 1ean.
Lege honetan ontzi-mota guztiak hartzen dira kontutan, hala nola zakuak, kaxak, kartoiak, plastikoak, poteak, poltsak, botilak, pote metalikoak, upelak, etab. Birziklatutako edo berreskuratutako ontziei puntu berde bat jarriko zaie eta % 10 edo % 20 gehiago balioko dute.
Egoera honen aurrean industriariak buru-belarri prestatzen ari dira. Tetra-Park izeneko konpainia adibidez, urtero 58 mila milioi ontzi egiten dituena, berauek txikitzeko, prentsatzeko eta 170°C-ra berotzeko teknika bat garatzen ari da. Helburua ohol aglomeratu sendoa lortzea da. PKL izeneko konpainia emaitza konkretuetara iritsi da jadanik. Ontzi-hondarrak hiru multzotan bereiztea lortu du, hots, kartoiak, polietilenoa eta aluminioa bereizi ditu. Ondoren multzo bakoitzari birziklapen-prozesu propioa ematen dio.
Sistema honen arrakasta hautespen-bilketan datza. Badirudi, alemaniarren izaera ezaguturik bilketa-mota hau etxe guztietan burutzea ez dela batere zaila izango.