Alemania: ozonoa zaindu nahian

Europako Ekonomi Elkarteko hamabi estatuek ozono-geruza zaintzeko neurri bereziak hartu berri dituzte. Horietan badago industri alorrean kezka sortu duen bat, hau da, 1995. urtetik aurrera klorofluoro hidrokarburoak produzitzea eta saltzea debekaraziko duena, alegia.

Gainera, Alemania erabaki honen aurrean ez da erabat ados agertu eta ingurugiro-ministrari den Klaus Toepfer-ek beste bi urtez laburtu nahi du jarritako epea. Horretarako hartu ditu jada lehen neurriak. Alemanian 1993. urtea izango da klorofluoro hidrokarburoak produzitu eta banatzeko azken urtea.

CFC produzitzen duten industrialek beren kezka azaldu dute. Diotenez lanpostu ugari gal daiteke; substantzia ordezkatzaileak inplementatzeko ez bait da nahikoa denbora egongo.

CFC produktuak ozono-geruzaren mehetze-prozesuan errudun nagusi direla frogaturik dago. Jakina da ozono-geruzaren mehetzeak ondorio larriak sor diezazkiekeela gaur egungo bizidunei. Bestalde, CFCen produkzioan jende asko ari da lanean eta gure gizartean leku askotan erabiltzen dira aipatu produktuak.

Substantzia ordezkatzaileak egon badaude, baina nahiz eta ozono-geruza kaltetu ez, ez dakigu beste zein fenomeno atmosferiko sor dezaketen.

Beraz, irakurle, aipatutakoa lehia honetako beste kapitulu bat besterik ez da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila