Ale-egiturako materialak mikrograbitatean

Ale-egiturako materialak mikrograbitatean
2008/02/01 | Elhuyar

Nafarroako Unibertsitateko Fisika departamentuko zientzialariak Europako Espazio Agentziak (ESA) bultzatutako proiektu batean ari dira lanean. Proiektu horren helburua da mikrograbitatean ale-egiturako materialen portaera ezagutzea. Zero grabitateko hegaldi-kanpaina bat egiten ari dira, 2011n Nazioarteko Espazio Estaziora (ISS) bidaltzea espero duten sistema esperimentala prestatzeko. Esperimentuaren bihotza gelaxka bat da; gelaxkaren alboko paretek bibratu egiten dute, eta, hala, materiala astintzen dute. Hainbat sentsorek eta kamerak partikulen mugimendua erregistratzen dute. Gelaxka hori Nafarroako Unibertsitateko Ingurune Pikortatuen Taldeak diseinatu du.

1
239
2008
2
030
Fisika
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila