Myoxocephalus octodecimspinosus arraina ur gazitako arrain bat da, eta, hala ere, estuarioetan ikusi izan dute askotan, itsasoko ur gazia eta ibaiko ur geza elkartzen diren inguruan. Ur gezatara bizitzera pasatzeko erdibidean egon litekeela uste du haren fisiologia aztertu duen taldeak --Florida Unibertsitateko zoologo-talde bat--. Aztertu zuten gorputzaren gatz-kontzentrazioa erregulatzen laguntzen duten hiru proteinaren kantitateak gora edo behera egiten ote zuen arrainak hainbat gatz-kontzentraziotako uretan jarrita. Emaitzetan ezetz ikusi zuten, kantitate beretan ageri zirela guztiak. Zientzialarien ustez, espezie hori ur gezatara moldatzen hasi da, baina oraindik ez zaio fisiologia guztiz egokitu.