Aldamio nanoegituratuak, neuronen hazkuntza bideratua egiteko

aldamio-nanoegituratuak-neuronen-hazkuntza-biderat
Arg. Nanomedicine: Nanotechnology, Biology and Medicine aldizkaritik moldatua

Ehun neuralen ingeniaritzaren alorrean, zelula amak diferentziatu eta neurona bihurtzea errazten duten materialak garatzeko behar handia sortu da azken urteotan. EHUko hainbat ikertzailek aldamio elastomeriko bioxurgagarriak sortu dituzte, baliagarriak izan daitezkeenak: topografia nanoegituratu ordenatu bat daukate euskarri berriek, ildaska-moduko batzuk zelulen hazkuntza bideratzeko; eta era berean, grafeno-oxidoaz funtzionalizatu dute gainazala. Euskarri berriak erabilita, zelulak bizkorrago hazten direla frogatu dute, eta, norabide guztietara ausaz barreiatu beharrean —beste zenbait kasutan gertatzen den bezala—, lerrokatuta hazten dira, ikertzaileek nahi duten norabidean bideratu dezaketena.

Etorkizuneko terapia zelularrean garrantzitsua da hori, halako matrizea nerbio-ehunaren eskualde kaltetuan ezartzeko aukera emango baitu, espazioan nahi bezala orientatu eta birsortze eraginkorragoa sustatuta. Gainera, zelulak edozein lesiotan transplantatzen direnean, hantura eta zelulen heriotza gertatu ohi dira, eta diferentziatzen ari diren zelulen garapenari kalte egiten diote bi prozesuek. Euskarri nanoegituratu horietan hantura modulatzeko elementuak jar daitezke, bai eta inguruko zelulekin modu aktibo batean interakzionatzea sustatzen dutenak ere.

Nanomedicine: Nanotechnology, Biology and Medicine aldizkarian argitaratu dute lorpena EHUko ikertzaileek. Teknologia hastapenetan dagoen arren, etorkizunean nerbio-ehunak birsortzeko baliagarria izango dela uste dute ikertzaileek.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.