Alda al ditzakegu geneak?

Geneetako daturen bat aldatuta dagoenean, proteinak gaizki sintetizatu eta, ondorioz, gaixotasunak sortzen dira. Horregatik, biokimikariak geneetako mutazioak konpontzeko bideak ari dira bilatzen. Terapia genikoa, ordea, ez da batere erraza. Genoma osoa zelula guztietan dagoenez, denetan edo behintzat organo bateko zelula guztietan egin behar dira konponketak. Naturan birusek horixe egiten dute eta, horregatik, zientzialariak artifizialki eraldatutako birusak erabiltzen hasi dira.

Laborategian, birusari jatorrizko ADNa kendu eta konpondu nahi den gene ‘osasuntsua’ sartzen zaio. Gero, gaixoa birus artifizial horrekin kutsatzen da, eta birusak genea zeluletako informazio genetikoarekin nahasten du. Horrela, zelulak gene hori bi aldiz du, akastuna eta konponduta dagoena. Une horretan, genearen bi kopia daude, baina kopia ona da aktibatu behar dena. Jatorrizko kopia akastuna da, ordea, naturalki esleitzen zaion tokian dagoen bakarra.

New Yorkeko Cornell Unibertsitateko biokimikariek arazo horiek nola gainditu ikertu dute. Orain arte, mutazio bakarreko gene bat aldatzea lortu dute, genomaren leku jakin batean. Teknika hori arrakastatsua suertatzen bada, jatorri genetikoa duen gaixotasunen esparruan aurrerapauso handia izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila