Pierre Jouventin eta Henri Weimerrskirch biologo frantsesek sei albatrosen ibilaldiak segitu dituzte satelite bidez. Horrelako saioak arrakasta lortutako lehen aldia da. Sei albatrosi (Diomedea exulans) 180 g pisatzen duten irrati-emisorak jarri zitzaizkien. Arrak itsasoratu egin ziren, emeak arrautzak berotzen gelditu ziren bitartean. 33 egun egin zituzten batzuek itsasoan etxeratu aurretik.
Indiar Ozeanoaren hegomendebaldean ibili ziren albatrosak eta elikatzeko burututako bidaia bakar batean 3.000-15.000 km egin zituzten. Hegaztiak 800 km-tan 56 km/h-ko abiadura mantentzea lortu zuten.
Marka izugarriak ezta?