Akazia landarea minbiziari aurre egiteko

Acaccia victoriae Australiako basamortuko landareak minbiziaren aurkako propietate naturalak dituzten molekulak ekoizten ditu. Molekula horiek apoptosa eragin, hau da, zelulen deuseztapen fisiologikoa, eta zelulak haztea galarazten dute.

Minbizian ez da apoptosarik gertatzen eta, horregatik, zelula hazkuntza handiegiak gertatzen dira eta tumoreak sortu. Ikertzaileen ideia, minbiziari aurre egiteko molekula horien propietate kimioterapeutikoak ikertzea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila