Akats errefraktiboak

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

Miopia:

Begi-globoa eta kornearen makurdura normalean baino handiagok dira. Ondorioz argi-izpiak erretinaren aurrealdean fokatzen dira eta urruneko objektuak lausotuak ikusten dira. Hurbileko ikusmena, ordea, zuzena da.

Hipermetropia:

Begi globoa etakornearen makurdura normalean baino txikiagoak dira. Ondorioz argi-izpiak erretinaren atzealdean fokatzen dira eta hurbileko objektuak lausotuak ikusten dira. Urruneko ikusmena, ordea, zuzena da.

Astigmatismoa:

Begi-globoaren forma ez da esferikoa, eliptikoa baizik, eta, ondorioz, fokatze-ardatzak neurri desberdinekoak izango dira. Argiaren fokatzea puntu desberdinetan gertatuko da. Ondorioa: objektua horizontalki ondo fokatua egon daiteke, adibidez, baina ez bertikalki. Emaitza ikusmen lausotua izango da. Astigmatismoarekin batera miopia edo hipermetropia ere ager daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila