Akainen erasoa

Europan gero eta ugariago dira akainek transmitituriko entzefalitisaren kasuak.

Duela gutxi oso bakana bazen ere, azkenaldian Europan gero eta ugariago dira akainek transmitituriko entzefalitisaren kasuak. TBE (Tick Borne Encephalitis) birusak kalteak batez ere Erdialdeko Europan eta herrialde baltikoetan eragiten ditu, baina orain Suitzara, Alemaniako hegoaldera eta Frantziako Lorena aldera ere zabaldu da. Txertatuta ez dagoenarentzat, beraz, arriskutsua izan daiteke lurralde horietako basoetan ibiltzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila