Aireko eskanerra

Hydice (Hyperspectral Digital Imagery Collection Experiment) izeneko tresna berria lurrean ezkutatuta dauden gauzak topatzeko eskanerra da. Oso sentsore aurreratua du, une berean uhin-luzera ugari atzeman ditzakeena. Hegazkinean jarrita eremu handiak eskanea ditzake, irudiak jaso eta milaka pixeletan banatuz. Pixelak 210 uhin-luzeratan banatzen ditu, era berean. Horien azterketan topatu nahi den objektuaren (esaterako, jantziren baten kolorearen edo metal baten) jakineko ezaugarriak bilatuko ditu.

Orain arte, Hydice-k erabilpen gutxi zituen, baina algoritmo berri bati esker jakineko mineralen % 5 besterik ez duten lur-eremuak ere topa ditzake. Hori da, hain zuzen ere, erabilera nagusia: basoak estalita egonik argazki edota bestelako tekniken bidez gaitzak diren meategiak topatzea. Baina nola, ez, txangozale galduak, ibilgailuak edota arma kamuflatuak aurkitzeko ere erabil daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila