Airea garbitzen


Aireko poluzioa murrizteko Europan ezarritako arau berriek hautsa eta kedarra gutxiago isurtzeko agintzen dute. Izan ere, partikula mikroskopiko hauei egotzi zaie gaitz askoren jatorria, bihotz eta biriketako gaixotasun batzuk, esaterako. Europako Batzordeak ezarritako arau hauek PM10 eta PM2.5 deiturikoei aplikatuko zaizkie, hau da, 10 mikrometro eta 2.5 mikrometro baino partikula txikiagoei, hurrenez hurren.

2005. urterako PM10 kontzentrazioak (24 orduko epean neurtuta) 50 mikrogramo baino txikiagoa beharko du izan; urtean 25 egunetan gainditu ahal izango da maila hori. Salbuetsitako egunak 7ra jaitsiko dira 2010. urtean. PM2.5ari dagokionez, berriz, 40 mikrogramotan jarri da maila hori eta hasieran urteko 14 egunetan gainditu ahal izango da.

Partikula hauek automobilen kedarrean daude batez ere eta biriketarako oso kaltegarriak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila